2024(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

Eguraldi ezinhobea lagun, Mendaroko ur garbien araztegia bisitatu genuen duela bi aste. Artelatzeko bi lagunek azalpenak eman zizkiguten eta oso ondo ulertu genuen bertako makinek egiten duten lana. Oso interesgarria izan zen Mendarok duen aberastasun hau ikustea!






Azpeitiko urtegira egin genuen bisita baita ere. Izugarria izan zen urtegiaren tripetan sartu eta honen egitura ikusi ahal izatea. Ura nola pilatzen den ikasi genuen eta baita nola askatzen den ere!




Bi bisita hauekin argi gelditu zaigu zein garrantzitsua den ura gure bizitzetan , baliabide nagusia baita. Zaindu dezagun!"