Itzela izan da gaurkoa! Eskerrik asko, denei! Zuek gabe euskararik ez delako!
2026(e)ko martxoaren 27(a), ostirala
2026(e)ko martxoaren 26(a), osteguna
“VESPA VELUTINA” PROIEKTUA
“Vespa Velutina” proiektuaren baitan, Asiako liztorrak harrapatzeko tranpak jarri genituen herriko leku desberdinetan, martxo hasieran. Aste honetan, begiratzera joan gara ea liztorrik bazegoen eta tranpa batean (Presape) 6 aurkitu ditugu harrapatuta.
KILIMONA ETA MOTXAILA HERRIA
Amagoia Basurto eta Egoitz Horrillok Kilimona eta motxaila herria jarri dute ikastetxean. Ikasle guztiek izan dute aukera Basurto eta Horrilloren lanaz gozatzeko. Eskerrik asko!
PENTSATEKA
Pentsamendu konputazionala modu desberdinetan lantzen dugu eskolan. PENTSATEKAn lana egitea da, ordea, ikasleei gehien gustatzen zaiena.
BARATZA
Ikasturte honetan ere berriro martxan jarri dugu eskolako baratza udalaren laguntzarekin batera. Gainera, umeekin lanketa eginez parte hartu du hainbat familiak. Eskerrik asko, Isasti eta Aitzol!
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
-
LH 3 Goian, ezkerretik eskuinera : Martin E., Keylan, Kian, Intza, Martin R., Unax, Ane, Noemi Behean, ezkerretik eskuinera : Danna, Ibai, A...
-
Amagoia Basurto eta Egoitz Horrillok Kilimona eta motxaila herria jarri dute ikastetxean. Ikasle guztiek izan dute aukera Basurto eta Horri...




